Ikuspegi apartak eskaintzen dituen erabilera anitzeko gune argia
Torre Iberdrolaren 24. solairua enpresa-bilerak antolatzeko proposamen onenetako bat da, ikuspegi aparta eta hobezinarekin: Bilboko hiria oinetan, Guggenheim Bilbao Museoa, San Mames futbol zelaia, Serantes, Artxanda, Ganekogorta, Pagasarri mendiak, eta baita Durangaldeko mendiak eta Kantauri itsasoa ere.
Eraiki zenetik, Torre Iberdrola Bizkaiko hiriburuaren finantza-bizi bizkorraren erreferente bilakatu da. Bilbo berriaren muinean dago eraikina, gune moderno, erraz aurkitzeko leku batean eta komunikazio apartekin. Torre Iberdrola, Euskadiko eraikin altuena izateaz gain, hiriaren gune ekonomiko eta enpresentzako erreferentzia ere bada.
24. solairuko gune argia leku aparta da zure ekitaldiak antolatzeko. Leku aparta, non laneko bazkariak, koktelak edo ospakizunak ospatzeko esklusibotasuna aurkituko duzun. Bai gure jatetxeak, bai gure catering apartak zorrotzenen gogoak ere asebeteko dituzte. Lekuaren erabilera anitzak eta gure proposamen gastronomikoek harrituko zaituzte. Galdetu eta atsegin handiz erantzungo dizugu beste edozein behar edo iradokizuni.
Torre Iberdrolako 24. Solairuak zerbitzu hauek ditu:
Jaitsi ezazu gure informazio-txostena eta planifika ezazu lasai zure hurrengo ekintza
Torre Iberdrolak lantoki esklusiboak eskaintzen dizkizu zure enpresaren beharrentzat diseinatuta eta egokitua hiriko finantza-ikono berrian.
Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.