Kargatzen...

Pribatutasun-politika

Torre Iberdrola, A.I.E.-k (“Torre Iberdrola”) zure pribatutasuna babesteko konpromisoa hartzen du, eta datu pertsonalen babesari buruzko legeria beteko duela bermatuko du, are zehatzago, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (“DBEO”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoa (“DPBEDBLO”).
Zure datu pertsonalak horrela tratatzeko konpromisoa hartu du: legearen arabera, leialtasunez eta gardentasunez; helburu esplizitu eta legitimo zehatzei jarraiki; egokia, pertinentea eta tratamendurako beharrezkoa denari mugatua bada. Halaber, zure datuak zehatzak eta eguneratuta gordeko ditugu; eta zu tratamenduaren xedeentzat denbora batez bakarrik identifikatzea ahalbidetzen duen moduan.

Zure datuak nahi gabe galtzea eragozteko, eta baimenik gabe aldatzea, atzitzea, erabiltzea eta zabaltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak barneratu ditu Torre Iberdrolak. Halaber, zure datu pertsonaletan eraginen bat izan dezakeen edozein segurtasun arazoren aurrean erantzuteko prozedurak zehaztu ditu.

Pribatutasun gidalerro hauen bitartez, zure datuak nola erabiliko ditugun jakinarazten dizugu, informazioa bidaltzea eskatu diguzula eta.

Pribatutasun-abisu hau eguneratzekotan, modu egokian jakinaraziko dizugu web orri honen bitartez.

Abisu hau irakurri behar duzu eta, eguneratzeak ere, daudenean, Torre Iberdrolak egiten duen datu pertsonalen erabilera eta haren ezaugarriak ezagutzeko helburuarekin.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: Torre Iberdrola, A.I.E
Posta helbidea: Plaza Euskadi, 5 – 48009 Bilbao

Torre Iberdrolak Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu du, eta harekin harremanetan jarri ahal izango duzu posta elektronikoz dpo@iberdrola.es helbidean, erreferentzia gisa TORRE IBERDROLA adierazita.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

Zuk ematen diguzun informazioa hurrengo helburuekin bakarrik erabiliko da:

a) Informazio eskaera izapidetzeko.

b) Horretarako dagoen karratua markatuz baimena ematen baduzu, edo espresuki posta elektronikoz eskatuta, informazioa tratatuko dugu Torre Iberdrolaren datu-basean sartzeko eta komunikazio komertzialak bidaltzeko, ekitaldietara gonbidatzeko eta zozketak zein inkestak helarazteko.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Datuak aurreko a) xedearekin tratatzeko lege-oinarria eskatzen dizkiguzun zerbitzuak egikaritzea da.

Datuak aurreko b) xedearekin tratatzeko lege-oinarria horretarako dagoen karratua markatuz emandako baimena da. Gogoan izan baimena nahi duzunean baliogabetu dezakezula jakinarazpen hauetan datorren estekaren bitartez baja emanez, nahiz eta horrek ez duen eraginik izango erretiratu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortzen ditugu?

Zuk emango dizkiguzu zure datu pertsonalak eskaera baten bitartez, webgunearen bidez edo posta elektronikoz. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badizkiguzu, ezingo diogu zure eskaerari erantzunik eman.

Tratatu ditzakegun datu pertsonalak identifikatzaileak dira (izena, abizenak, posta elektronikoa eta telefonoa), eta, horrez gain, Torre Iberdrolaren barruan lan egiten duen enpresa.

Ez da jasotzen emandako tratamenduaren helburuen arabera beharrezkoa ez den datu pertsonalik.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak eskakizuna egiteko beharrezkoa den epean gordeko dira. Epe hori igarota, aurreko b) xede horretan sartzen diren jakinarazpenak bidaltzea baimendu baduzu, zure datuak gordeko ditugu baimen hori baliogabetzen duzun arte edo enpresa enplegatzaileak eraikinera sartzeko baimenen amaiera jakinarazi arte.

Aurreko epeak iraungita, datu pertsonalak gorde ahal izango ditugu, behar bezala blokeatuta, haiei lotutako ekintza legalak iraungi arte.

Nori jakinaraziko zaizkio datuak?

Ez dizkiogu Torre Iberdrola ez den beste inori emango zure datu pertsonalik. Izan ere, zure datuak Torre Iberdrolaren kudeaketa-zerbitzuen eta zerbitzu informatikoen kanpoko hornitzaileen eskura egon ahal izango dira. Jakinarazten dizugu haiekin guztiekin Torre Iberdrolak araudiak eskatzen dituen kontratuak hitzartu dituela.

Zer eskubide dituzu

Eskubidea duzu tratamenduaren xede diren zure datu pertsonaletan sartzeko, ongi ez daudenak zuzentzea eskatzeko edo, dagokionean, bildutako unean zituzten helburuetarako beharrezkoak ez direnean haiek ezereztatzeko, eta datu horien tratamenduaren aurka egiteko eta mugatzeko, baita haiek transferitzeko eskubidea ere. Zure baimena lortu izanez gero, eskubidea duzu nahi duzunean hura baliogabetzeko, behean adierazitako moduan edo jakinarazpenetan datorren estekan baja emanaz.

Eskubide horiek gauzatzeko, idatzi hurrengo helbidera: Plaza Euskadi, 5 – 48009 Bilbao. Eta ProtecciondeDatos@torreiberdrola.com e-postan.

Erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere baduzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

Arau Korporatibo Lotesleak (NCV/AKL)

Datuak babesteko lege aplikagarrien eta Arau Korporatibo Lotesleen (AKL) arabera egiten dira datu-transferentziak. Grupo Iberdrolaren NCV/AKLek datuak babesteari buruzko legerian ezarritakoa jarraitzen dute (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). NCV/AKLak izateak esan nahi du horiek izenpetzen dituzten Grupo Iberdrolaren enpresa guztiek barne-arau berberak bete behar dituztela.

Iberdrolaren NCV/AKLaren kopia bat deskarga dezakezu.