Kargatzen...

Zerbitzuak

Ahalik eta modurik onenean erantzuten diegu zure beharrei

Bereizgarri diren zerbitzu esklusiboak

Torre Iberdrolan gure langileen egunerokoa erosoagoa eta errazagoa egiteaz arduratzen gara eta, horretarako, haien eskura jartzen ditugu zerbitzu bakar eta bereizgarriak, erabilera profesionala edo pertsonalerako, besteak beste:

Jatetxea

Jatetxea

600 mahaikide baino gehiagorentzako tokia Iberdrola Dorrearen 2. solairuan. Zona honetan sartzen da: Jatetxea, Self Service-a eta kafetegia.

Eskaintza guztia bertako produktuekin prestatutako dieta osasuntsuan oinarritzen da, eta jatetxean bertan edo zuen bulegoetan jan ahal izango duzue, eskatuz gero. Eskaintza erabiltzailearen beharren arabera konfiguratu ahal izango da, beherago datorren telefonora deituz edo helbide elektronikora idatziz.

Jatetxea

  • Betiko janaria abangoardiako ukituekin.
  • Menu Exekutiboa eta Dastaketa Menua, hitzartutako menuez eta taldeentzako menuez gain.
  • Jantoki pribatuak ere ditugu.

Kontsultatu eguneko menua Kontsultatu menu exekutiboa

Kafetegia

  • Kafetegiko karta: sandwich hotzak, entsaladak eta hileko katilu tematikoa.
  • Kafetegiak 20:00etan ixten du instalazio horietan lan egiteko edo bilkurak egiteko erabili ahal izateko. Barra-zerbitzua 17:00ak arte, eta vending makinak urte bukaeratik aurrera.

Self Service-a

  • Etxeko sukaldaritza orekatua.
  • Astero gai desberdin baten inguruan (Pinsa italiarraren astea, Poke Bowl-en astea …)

The Fit menua

  • The Fit aholkularitza eta entrenamendu integraleko zentroarekin lankidetzan eratutako menua. Gimnasioko erabiltzaileek, ariketa fisikoari ahalik eta etekin handiena ateratzeko egindako menu pertsonalizatuaz gozatzeko aukera izango dute. The Fit Sports-eko Patricia Ibáñez nutrizionistak egindako menua.

Catering zerbitzua

  • Kafe edo gosari zerbitzua lan-bilkurarako, bezeroak behar duen lekuan artatua edo zerbitzatua.
  • Koktel landuak eta osoak.
  • 24. solairuan artatutako galazko banketeak.
  • Eskatu zure neurrira egindako proposamena departamentu komertzialean. Tfnoa. 944987569luz@grupoiruna.net

El Corte Inglés

  • El Corte Ingléseko departamentu guztietako produktu eta zerbitzu guztiak zure esku, 2. solairuan (postaren ondoan).
  • Gutxieneko erosketarik gabe eta pozik geratzen ez bazara aldatu edo itzuli ahal izateko bermearekin.
  • Egin zure janari-eskaerak egunero, astean behin edo hilean behin egiteko aukera, produktu freskoak barne. Bidalketa-gasturik gabe.
  • Produktua egun berean jaso ahal izateko, eguerdiko ordu biak aurretik egin behar duzu eskaera, eta 16:30-18:30 bitartean jaso ahalko duzu Dorrean.
  • • Autoarekin dorrean sartu eta erosketa hartu ahal izateko erosotasunarekin.
  • • Dorreko El Corte Ingléseko salmenta-puntuko edozein produktu eskatu edo hari buruzko informazioa eskatu telefonoz (616246312) edo posta elektronikoz (implantECIiberdrolabilbao@elcorteingles.es).
Servicio Bienestar

Servicio bienestar

  • De la mano de THEFIT y CLÍNICA HENAO, ahora tienes la oportunidad de cuidarte y dejarte cuidar en la Planta 3 de Torre Iberdrola.
  • Tratamientos de fisioterapia personalizada, masaje relajante, terapia craneosacral y tratamiento visceral. (lunes y miércoles de 13:00 h a 17:00 h.)
  • Tratamientos de estética-belleza faciales, corporales y beauty. (martes y jueves de 13:00 h a 17:00 h.)
  • Reserva tus clases llamando al 944 230 303, por WhatsApp en el 688 812 032 o escribiendo a info@clinicahenao.com

Kirol zerbitzua

  • HefitSports-i esker, entrenatu beti nahi izan duzun moduan: modu pertsonalizatuan eta Torre Iberdrolan bertan.
  • Kuota finkorik eta matrikularik gabe. Klaseak solte edo 10 klaseko bonuak, zuk aukeratu.
  • Indoor jarduerak indartzeko, giharrak trinkotzeko eta lan kardiobaskularra egiteko (FITBOX, PILATES eta HIPOPRESIBOAK) eta outdoor ariketak indarra, erresistentzia eta running teknika hobetzeko (BOOTCAMP eta RUNNING).
  • 45 minutuko saioak goizeko 7etatik arratsaldeko 9ak arte, ordutegi jarraian.
  • 12 eta 16 lagun bitarteko taldeak.
  • Gorde zure klaseak plataforma digitalaren bitartez, edo zure izena eta enpresaren izenarekin posta elektronikoa bidali thefit@thefitsports.com helbidera.
  • Antolatu klaseak zure agendaren arabera. 24 ordu lehenagora arte baliogabetu ditzakezu erreserbak.
  • HefitSports Torre Iberdrolaren 2. sotoan dago.
  • Kirol jarduerez gain, HefitSports-ek nutrizio, fisioterapia eta kirol medikuntza zerbitzuak eskaintzen dizkie erabiltzaileei.
  • Gehiago jakiteko

Gailu elektroniko eta elektrikoen bilketa

  • -2 solairuan edukiontzi bat dugu langileek eta enpresek euren gailu elektrikoak eta elektronikoak bertara bota ditzaten ezer ere ez ordaindu gabe.
  • Behin hara botata, ELECTRORECYCLERek bilduko ditu, egungo ingurumen araudiari jarraiki haiek kudeatzeko baimena duen enpresa.
  • Hauek dira bilduko diren gailu elektroniko eta elektriko mota nagusiak: ordenagailuak, pantailak, mugikorrak, tabletak, irratiak, inprimagailuak, faxak, lanparak, alarmak, etxetresna elektriko txikiak, kableak, etab.
  • Hauxe da edukiontzira botako diren gailuentzat onartutako gehienezko neurriak: 54 cm (zabal) x 31 cm (altu) x 50 cm (luze)
  • Halaber,, enpresa mailan, gailu elektroniko eta elektrikoen hondakinen bilketa zerbitzua eskaintzen dugu (tamaina mugatu gabe) eta, gainera, hondakinen suntsipen eta kudeaketa ziurtagiria ere luza dezakegu, zeina ingurumeneko, datuen babeseko eta hondakinen kudeaketako araudiekin lotuta egiten diren kontu-ikuskaritzentzako oso erabilgarria den.
  • Doako zerbitzua izanik, ziurtagiria luzatzeko beharrezkoa den trazabilitatea bermatze aldera, bidalketa zure garraio-hornitzailearen bitartez egin dezakezu edo ELECTRORECYCLERek hondakinak bildu eta kudeatzeko garraio-zerbitzua bakarrik ordaindu (400 kg-tik gora biltzeko, garraio-zerbitzua dohainik da).
  • Zerbitzu horretan interesik edukiz gero, jar zaitez harremanetan ELECTRORECYCLERekin, info@electrorecycler.comhelbidera idatziz edo 946334870 zenbakira deituz.

Ibilgailuen garbiketa ekologikoa

  • Ingurumena babesten duten produktuekin autoen garbiketa ekologikoa 5. sotoan.
  • Utzi autoa iristen zarenean eta lan egin ostean garbi jasotzeaz bakarrik arduratu. Aurreztu denbora eta dozenaka litro ur garbiketa bakoitzean.
  • Zerbitzua asteazken, ostegun eta ostiraletan ematen da goizeko 8ak eta arratsaldeko 5ak bitartean, baina ordutegi horretan ezin baduzu, eraikinaren harreran autoaren giltzak utzi ditzakezu. Ibilgailua egun batez utzi eta hurrengoan jaso ahal izango duzu.
  • Langileentzat: Eraikinean aparkatzeko plazarik ez baduzu ere, autoa ekar dezakezu garbitzera.
  • GARNICA CEE enpresak ematen du zerbitzua, zeinak barneratze sozio-laborala ematen die ezintasunen bat duten pertsonei.
  • Kreditu-txartelarekin ordaindu daiteke.
  • Gehiago jakiteko edo erreserbak egiteko deitu 674 081 529 zenbakira edo lavacoches.torre@garnica.com

Ibilgailuen alokairua orduka

  • Alphacyk kudeatzen du Dorreak 3. sotoan eskaintzen duen Car sharing zerbitzu hau.
  • Ibilgailua partekatu eta kostu finkorik ez edukitzearen erosotasunari onura atera ahal izango diozu. Erabili duzuna bakarrik ordaindu
  • Zerbitzua Dorreko enpresa guztiei eta haien enplegatuei dago zuzenduta, haien erabilera profesionalarentzat zein pribatuarentzat
  • Alphacity-ren webgunean egiten da online erreserba.
  • Alphacity-ren webgunean egin dezakezu online erreserba.

Informazio gehiago hurrengo esteketan:


Citypaq

  • Correosen CityPaq zerbitzuarekin, eskaera pertsonalak dorrearen 2. sotoan jaso ahalko dituzu.
  • Gozatu online erosiz eta eskaerak jasotzeaz ez zaitez arduratu. Torre Iberdrolako CityPaq-era iritsiko dira zuzenean
  • Zerbitzua erabiltzeko, eman izena corresopaq.es gunean eta jarraitu jarraibideei.
  • Hemen ikus dezakezu Zerbitzurako sarbidea
Sala de lactancia

Sala de lactancia

  • Un espacio íntimo y cómodo para que puedas conciliar mejor tu vida laboral y familiar, sobre todo en este momento tan especial.
  • Ubicada en el sótano 2 (junto a vestuarios).
  • Recuerda solicitar el acceso en recepción para poder hacer uso de ella.

Aterkien mailegua

  • Aterkien mailegu-zerbitzua euria egiten duenerako
  • Aterkia Dorreko harreran hartu eta itzuliko da

Ekitaldietarako lekuak

  • Antolatu zure ekitaldiak 24. Solairuko 1.000 m2-etan eta 111 metroko altueran
  • Torre Iberdrolaren aukera bakarra eta esklusiboa era askotariko ekitaldiak antolatzeko: koktelak, ekitaldi instituzionalak, gala-afariak, sari-banaketak…
  • Erabilera anitzeko leku argia, zeina bezeroen beharrei egokitzen den.
  • Eraikinean ez dauden enpresentzat ere erabilgarri dagoen zerbitzua.

Antolatu zure ekitaldia

Bilera-gela

  • Higiezina erabiltzen duten enpresa guztiek leku handia dute bilerak, mintegiak, prestakuntza-ikastaroak, eta abar egiteko, Torre Iberdrolaren hirugarren solairuan.
  • Solairu honetan hainbat tamainako modula daitezkeen bost areto daude, muntatzeko moduaren arabera ahalmen desberdinarekin.
  • Areto guztiak konbinatuta, 300 pertsonara arte hartzeko aukera ematen du.
  • Kanpoko enpresek ere erabil dezakete zerbitzu hau.

Antolatu zure bilera


Maizterrek erabil ditzaketen bestelako zerbitzuak

  • Gerentzia presentziala eraikinean
  • Denentzako lekuen garbiketa
  • 24 orduko mantentze-lanak
  • Zaintza zerbitzua urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan
  • Suteen aurkako babeseko sistema orokorra
  • Atezaina
  • Barne-mezularitza
  • Lorezaintza
  • Karga eta deskarga zona
  • Ibilgailu elektrikoen birkarga-puntua
  • Bizikleten aparkalekua
  • Aldagelak
  • Igogailuak eta karga-jasogailua

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

Irakurri dut eta onetsi dut Pribatutasun-politika

Iberdrola KutxaBank